Elitearen %43,6, unibertsitate pribatuetara

Jon Diaz, atzo. GORKA RUBIO / FOKU.
2021eko azaroaren 5a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Boterean dauden pertsonek zein unibertsitatetan ikasi duten aztertu dute Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa liburuan. Ipar Hegoa eta Manu Robles Arangiz fundazioek argitaratu dute, eta Jon Diaz izan da ikerketaren buru. Atzo aurkeztu zuten, Donostian. Libururako, Hego Euskal Herriko eliteko 3.953 pertsona aztertu dituzte, eta horietatik 2.806ren curriculumak lortu dituzte. Datu horien arabera, %43,6k unibertsitate pribatuetan ikasi dute. Gizartean presentzia txikiagoa dute unibertsitate pribatuek: Hego Euskal Herriko ikasleen %32,7 hartzen dituzte. Eliteko pertsonek, batez ere, Deustuko Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitatea aukeratzen dituzte pribatuen artean: %28,8k eta %16,3k, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.