Gutxienez 12 lagun hil dituzte tiroketa batean AEBetan

Berria -

2018ko azaroak 9
LOS ANGELES. Gutxienez hamabi pertsona hil eta beste hainbeste zauritu ziren atzo goizaldean Los Angelesko aldirietan izandako tiroketa batean (Kalifornia, AEBak). Poliziak emandako informazioaren arabera, buruko arazoak zituen 28 urteko marine ohi bat da erasoaren egilea. Hura ere hildakoen artean dago.

Taberna batean gertatu zen tiroketa. Festa bat ospatzen ari zirela, erasotzailea sartu eta tiroka hasi zen. Duela bi aste, beste tiroketa bat gertatu zen AEBetan, Pittsburghen, eta gizon batek 11 pertsona hil zituen sinagoga batean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna