'Txillardegi Multimedia' ekitaldia egin dute EHUko Gipuzkoako campusean

Donostian atzo egin zuten ekitaldia. JON URBE / FOKU.
2019ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
KULTURA. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ri EHU Euskal Herriko Unibertsitatea egiten ari zaion omenaldiei jarraipena emateko, Txillardegi Multimedia ekitaldia egin zuten atzo Donostian, EHUko Gipuzkoako campuseko Carlos Santamaria zentroan, idazle eta euskaltzale donostiarraren izena daraman aretoan. Haren obraren estetikan sakontzea izan zuen helburu ekitaldiak. Dorleta Urretabizkaia eta Asier Hernandez aktoreek Txillardegiren testu hautatuak irakurri zituzten. Aldi berean, Garazi Goñik pianoan zenbait pieza jo zituen, eta Unai Gaztelumendik, berriz, marrazki batzuk egin zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.