Bortxaketaren biktimak ezagutu arren, libre dira

2019ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
BILBO. Abuztuaren 1ean Bilboko Etxebarria parkean egin zuten bortxaketa argitzeko ikerketa martxan dago oraindik ere; atzo, ikertuta dauden hiru gizonek ezagutze saio batean parte hartu behar izan zuten, eta biktimak identifikatu egin zituen. Hala ere, libre jarraitu zuten. Epaileak bi aske uzteko argudio gisara erabili du kameren bidez lortutako hainbat irudiren arabera bortxaketa jazo zen orduan beste leku batean zeudela biak. Hirugarrena libre uzteko motiboa izan da asteartean beste ezagutze saio bat egin zela, eta han biktimak identifikazio oker bat egin zuela, eta akaso kale egingo zuela atzo ere. Bi pertsona daude gaur egun espetxean taldeko bortxaketa horren harira. DNA azterketen zain dago epailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.