Elkar-Lanek 139 kooperatiba sortzen lagundu du 2018an

Eratzen lagundu duen kooperatibetatik %5,7 itxi dira; iaz osatutako kooperatiben bidez 402 lanpostu sortu dira.

2019ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
BILBO. Kooperatibak sustatzeko Elkar-Lan elkarteak 139 kooperatiba berri sortzen lagundu zuen iaz, eta, zenbaki horrekin, aurreko urteetako datuen pare ibili zen —2017an 138 sortzen lagundu zuten—. 2018an eratu ziren kooperatiba horien bidez 402 lanpostu berri sortu ziren; hau da, batez beste hiru pertsonako enpresak eratu ziren. Atzo, elkarteak iazko datuak biltzen dituen txostena aurkeztu zuen, eta 2002. urteaz geroztik —orduan sortu zen Elkar-Lan— 1.440 kooperatiba berri sortzen lagundu dute, Javier Sanz elkarteko zuzendariak azaldu zuenez.

Gainera, Sanzek azaldu zuen abiatutako proiektu guztien arteko gehienek lanean jarraitzen dutela : «Kooperatiben hilkortasun tasa %5,7koa da». Emandako datuen arabera, 2017ra arte sortutako 1.306 kooperatibetatik 55 likidatu egin dira, eta 36 desegin. Tasa horretan, ordea, ez dira kontuan hartzen aktibo ez dauden kooperatibak. 193 daude horrela, eta, horiek kontuan hartuz gero, sortutako enpresen %21,7k utzi diote lan egiteari. Kooperatiba sortu dutenen %55 gizonezkoak dira, eta enpresa gehienak zerbitzuen sektorekoak dira. Kooperatiba sortzean, 8.000 euroko inbertsioa egiten da batez beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.