Myanmarko Juntak 60 herritar hil ditu bonbardaketa batean

Kachinen Independentziarako Armadaren urteurreneko ospakizun kontzertuari egin diote eraso militarrek

2022ko urriaren 25a
00:00
Entzun
NAYPYIDAW. Myanmarko Junta Militarrak 60 herritar hil zituen atzo Kachinen, herrialdearen iparraldean, KIA Kachinen Independentziarako Armadaren 62. urteurrenaren omenez egiten ari ziren kontzertuari egindako erasoan.Militarrek kontzertua bonbardatu zuten, eta, gutxienez, 60 pertsona hil zituzten, Kachin News egunkariaren arabera. Ehunka zauritu osasun arreta jaso ezinda gelditu ziren.

Kachin etniako kideek osatzen dute KIA mugimendua, eta zazpi hamarkadaz borrokatu dira Myanmarko armadaren aurka. Azken urteetan, bat egin dute junta militarraren aurkako erresistentzia taldeekin.

Erbesteko NUG Batasun Nazionaleko Gobernuak jakinarazi zuen junta militarrak lau hegazkin erabili zituela erasoa egiteko, eta «beste hilketa masibo bat» egitea leporatu zion.

Myanmarko buruzagi militarrek estatu kolpea eman zuten 2021eko otsailean. Ordutik, erresistentzia taldeen, zibilen eta aurreko legealdiko agintarien aurkako eraso ugari egin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.