Hamdok Sudango lehen ministro kargura itzuli da

2021eko azaroaren 23a
00:00
Entzun
KHARTUM. Sudango trantsizio gobernua osatu duten bi sektoreek, zibilak eta militarrak, krisi politikoa amaitzeko akordioa sinatu zuten herenegun. Horren ondorioz, Abdalla Hamdok lehen ministro kargura itzuli da.

Itunaren arabera, bi sektoreek «teknokratez eta independenteez» osaturiko gobernu bat adostu beharko dute, Hamdokek jakinarazi zuenez. Hala, Abdel Fatah al-Burhan buruzagi militarra alboan zuela, berretsi zuen Kontseilu Subiranoak jarraituko duela trantsizioa gainbegiratzen.

Iragan urriaren amaieran, militarrek estatu kolpe bat eman zuten, argudiatuta trantsizioaren «bidea zuzentzen saiatzen» ari zirela. Harrez geroztik etxeko atxiloaldian zegoen Hamdok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.