Talde neonazi bat «terroristatzat» jo dute AEBek

Washington. MICHAEL REYNOLDS / EFE.
2020ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Lehen aldiz, «talde terrorista» izendatu dute AEBek erakunde neonazi bat. Errusiako Inperioaren Mugimendua da erakundea. Estatu Departamentuko terrorismoaren aurkako arduradun Nathan Salesen arabera, trebakuntza eskaintzen zien erakundeak neonazien taldeei. «Antzekotasunak zituzten Europako etaAEBetako taldeak elkartzeko lanean ere aritu dira azken urteetan». Horrez gain, erakundeko buruzagietatik hiru nazioarteko «terroristen zerrendan» sartu ditu Washingtonek.

AEBetako presidente Donald Trumpek kritika andana jaso zituen karguaren zina egin berritan, Virginiako Charlottesville hirian izandako neonazien protesta bati emandako erantzunaren ondorioz. Izan ere, martxan parte hartzen ari zen manifestarietako batek antifaxistak egiten ari ziren elkarretaratze baten aurka jo zuen bere ibilgailuarekin, eta pertsona bat hil eta hogei zauritu zituen. Estatuburuak, baina, bi aldeei egotzi zien gertatutakoaren erantzukizuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.