Al-Sisi boterean gotortu ahal izateko erreferenduma egiten ari dira Egipton

2019ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
KAIRO. Abdelfatah al-Sisi boterean gogortzeko erreferenduma egiten ari dira Egipton. Atzo hasi zen bozketa, eta bihar amaituko da. Egiptoko Parlamentuak konstituzioa aldatzeko hainbat emendakin onartu zituen joan den asteartean, eta, hain zuzen, itunaren erreforma da galdeketara eraman dutena. Presidentea 2030. urtera arte boterean egotea eta armadak eskumen gehiago izatea bermatuko luke baiezkoak. Oposizioarentzat «estatu autoritario baten» beste estrategia bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.