Jakobsen komatik esnatu da, eta komunikatzeko gai da

Richard Carapazek irabazi du Poloniako Itzuliko hirugarren etapa, eta lider jarri da sailkapen nagusian

Carapaz, nagusi, atzo. A.GRIGIEL / EFE.
2020ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Fabio Jakobsenek (Deceuninck-Quick Step) hobera egiten jarraitzen du. Atzo, komatik esnatu zen, eta, Poloniako Itzuliko antolatzaileek azaldu zutenez, komunikatzeko gai da. Atzo ebakuntza egin zioten, hautsita baitauzka aurpegiko hezur guztiak. Jakobsenek eroriko larria izan zuen asteazkenean, Dylan Groenewegenek (Jumbo) esprintean hura ukondoarekin bultzatu eta gero. Horren harira, Jumbok lehiatik at utziko du Groenewegen, UCIk haren aurkako ikerketa amaitu arte.

Lehiari dagokionez, hirugarren etapa jokatu zuten atzo, mendiko lehena, eta Richard Carapaz (Ineos) nagusitu zen. Azken kilometroan jo zuen erasoa faboritoen taldetxoan, eta bakarrik iritsi zen. Diego Ulissi (UAE) eta Rudy Molard (Groupama) sailkatu ziren jarraian, denbora bera eginda. Ion Izagirre (Astana), 26.a izan zen, denbora berarekin. Sailkapen nagusian, Carapaz da lider. Lau segundora daude Ulissi eta Kamel Malecki (CCC). Gaur jokatuko dute azken-aurreko etapa, itzuliko saio nagusia. L'Aingo Itzulian, berriz, Andrea Bagioli (Deceuninck-Quick Step) nagusitu zen lehen etapan, eta liderra da.

Bestalde, gaur jokatuko dute klasikoetan zaharrena, Milan-Sanremo. 111. aldia du aurtengoa. Hautagai asko daude: Peter Sagan, Arnaud Demare, Philippe Gilbert, Julian Alaphilippe, Fernando Gaviria, Arnaud Demare, Mathieu van der Poel eta Wout van Aert, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.