8

2014ko urriaren 3a
00:00
Entzun
ESPETXERATZE ARRISKUAN DAUDEN BILBOTARRAK

Adierazpen askatasuna, iritzi librerako eskubidea, zein antolatu eta politikan aritzeko eskubidearekin lotutako ustezko delituak egotzita, zortzi gazte bilbotar daude uneotan espetxeratzeko arriskuan:

Grebalariak. Bi urte eta erdiko espetxe zigor irmoa dute Deustuko Urtzi Martinezek eta Jon Telletxeak, 2012ko martxoko greba orokorrean pintaketak egitea egotzita.

Iritzi artikulua. Urtebeteko espetxe zigorra dute Zazpikaleetako Julen Orbea, Maku Basabe, Aitor Zelaieta eta Ziortza Aiensak, 2012ko abuztuan BERRIA eta Gara egunkarietan argitaratutako iritzi artikulu batean «terrorismoa goratu» izana egotzita. 25 urte igaro eta gero, Maite zaitugu! izenburuarekin kaleratutako gutuna 25 urte lehenago hildako Maite Perez auzokoari idatzirikoa da.

Segi. Gazte erakundeko kide izatea egotzita epaitzen ari dira Santutxuko Xabat Moran eta Ikoitz Arrese, Auzitegi Nazionalean; seina urteko zigor eskaera dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.