COVID-19arekin hildakoak eta positiboak behera doaz

Astetik astera, kopuruak jaisten ari dira; oraingoan, 31 lagun zendu dira, eta 1.881 positibo zenbatu dituzte

Emakume bat maskararekin paseatzen, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU.
2022ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Koronabirus kasuak jaisten ari dira azken asteetan. Abuztuaren 1etik 7ra, 31 pertsona hil ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan COVID-19arekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera. Aurreko astean, berriz, 53 zendu ziren gaitzarekin. Ospitaleetako presioak ere behera egin du: 286 pertsona daude erietxeratuta, horietatik bederatzi ZIUetan —aurreko astean 428 ziren—.

 

Positibo kopuruari begiratuta ere, beheranzko joera ikus daiteke: 1.881 positibo zenbatu zituzten joan den astean, eta horietatik 1.305ek 60 urte baino gehiago zituzten. Aurreko astean, berriz, 2.730 positibo detektatu zituzten. 14 eguneko intzidentzia tasa metatuak beheranzko joera hartua zuen jada azken asteetan, eta hala jarraitzen du: 210,24koa dela jaso du txostenak—310ekoa zen aurrekoan—.

Nafarroan, berriz, 1.244 kasu atzeman zituzten joan den astean: %64 jaitsi zen positibo kopurua. Intzidentziaren apaltzearekin batera, behera egin zuten ospitaleratutakoek: 36 gaixo erietxeratu zituzten, %72 gutxiago. Hildakoei dagokienez, hamar gaixo zendu ziren: aurrekoan baino hamasei gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.