Euskara ikasteko laguntzak %44 igo ditu Jaurlaritzak

Berria -

2018ko irailak 11
BARAKALDO. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 103 euskaltegiek atzo abiatu zuten matrikulazio kanpaina. Barakaldoko Udal Euskaltegian aurkeztu zuten, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin. Aurki hasiko da ikasturtea, eta 35.000 ikasle inguruk beteko dituzte euskaltegietako ikasgelak. Iazko antzekoa izango da kopurua. Zalantzan daudenak animatzeko, Zupiriak diru laguntzak aipatu zituen: esan zuen Jaurlaritzak %44 handitu dituela euskara ikasteko laguntzak.

Iaz, ikasleen erdiek baino gehiagok eman zuen izena B2 edo C1 mailetan. Zupiriak esan zuen aldaketa gertatu dela: «Egun, mailarik baxuenak ez dira ikasle gehien dituztenak; ikasle askok beren gaitasuna hobetzea dute helburu».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna