III. Errepublika aldarrikatu dute mobilizazioetan

Donostiako protesta. GORKA RUBIO / FOKU.
2021eko abenduaren 7a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Espainiako Konstituzioaren Eguna protestak antolatzeko baliatu zuten atzo Hego Euskal Herrian. Euskadiko Mugimendu Errepublikanoak eta Ezker Anitzak elkarretaratzeak egin zuen Donostian eta Gasteizen Espainiako III. Errepublika aldarrikatzeko, eta prozesu konstituziogile bat abiatzeko eskatu zuten.

Eguerdian, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoaren aldeko manifestazioa egin zuen Jarki antolakundeak Durangon (Bizkaia), Euskal Herri langileak apurketa lelopean. Dozenaka pertsona elkartu ziren ikurrinak eta bandera gorriak zeramatzatela.

Madrilen ekitaldia egin zuen Espainiako Gobernuak, eta ohi bezala alderdi abertzaleek ez zuten parte hartu. IƱigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria ez zen egon, ezta Maria Txibite Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakaria ere. Espainiako Estatuaren mendeko gainerako lurraldeetako alderdi independentistek ere ez zuten ekitaldietan parte hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.