EHUk nazioartekotzea eta bikaintasuna hartu ditu xede

EHUren 2018-2021 Plan Estrategikoak bost puntu izango ditu, bakoitza helburu propioekin

EHUren Leioako campusa, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
2018ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
BILBO. EHUren Gobernu Kontseiluak atzo eman zuen 2018-2021 Plan Estrategikoaren berri. Unibertsitatearen helburu nagusiak prestakuntzan bikaintasuna lortzea eta nazioartekotzea sustatzea izango dira.

Plan estrategikoak bost ardatz izango ditu: prestakuntza, ikerketa, gizartearekiko harremana, pertsonak, eta gobernantza eta baliabideak. Horietako bakoitzak helburu propioak izango ditu.

Prestakuntzari dagokionez, bikaintasuna izango da ardatzetako bat. Hori lortu ahal izateko, «eredu eleaniztuna indartuko duen prestakuntza duala» eta «online irakaskuntza» indartu nahi dituzte, besteak beste. Prestakuntza atalean sartu dute «nazioartekotzea sustatzea» ere. Horretarako, euskarazko irakaskuntza «bermatzea» eta beste hizkuntza batzuk «indartzea» dituzte helburu, batez ere, ingelesa.

Horrez gain, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean duen partaidetza indartu nahi du unibertsitateak, baita gainontzeko I+G+b agenteekin harremanak indartuko dituen azpiegitura berriak sortu ere.

Bikaintasunerako bideak, ordea, «bikaintasun etikoa» ere behar duela azpimarratu du: gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, balio demokratikoak sustatzea...

«Egin dugun plana oso handinahia da alde batetik, baina errealista ere bada», adierazi du Nekane Balluerka errektoreak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.