Hauteskundeetan batera aurkeztuko dira PP eta C's

2020ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
BILBO. Eusko Jaurlaritzako hauteskundeetarako koalizioa egingo dute PP Alderdi Popularrak eta Ciudadanos alderdiak. Hala jakinarazi zuten atzo ilunabarrean Teodoro Garcia PPko idazkari nagusiak eta Ciudadanoseko ekintza instituzionaleko idazkari Jose Maria Espejok. Zehaztu dutenez, Alfonso Alonso izango dute zerrendaburu, eta, beraz, lehendakarigai.

Equo Berdeak, berriz, Ahal Dugu-rekin eta Ezker Anitzarekin aurkeztuko da berriro Eusko Legebiltzarreko bozetara, alderdiak koalizioan dituen oraingo «baldintzei» eusten baldin badie. Hori erabaki dute alderdi ekologistaren oinarriek, «gehiengo nabarmenez». Primarioen prozesua hasi dute hautagaiak nortzuk izango diren erabakitzeko. Emaitzak hilaren 29an emango dituzte. Espainiako Gorteetarako azken bozetan koalizio horretan ez parte hartzea erabaki zuen alderdiak, eta Mas Pais alderdiaren alde egin zuen. Ahal Dugu-k otsailaren 27an jakinaraziko du nor izango duen lehendakarigaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.