ANC, zerrenda bateratuaren alde udal bozetan

2018ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
BARTZELONA. Errepublikaren Aldeko Primarioak eta Bartzelonako Primarioak mugimenduek, bat eginda, udal hauteskundeetarako independentisten arteko zerrenda bateratu bat iragarri zuten atzo aurkeztu zuten manifestuan. Elisenda Paluzie ANCren presidenteak esan du ez direla modu formalean mintzatu alderdiekin, baina hitz egin dutela zenbaitekin. Datozen egunetan PDeCat, ERC eta CUP alderdiekin batzeko asmoa dutela jakinarazi du Paluziek. Alderdi guztiek aukera berak izateko araudi bat proposatuko dute, alderdien arteko «berdintasuna eta gardentasuna» bermatzeko.

Bien bitartean, Dolor Bassa Kataluniako Gobernuko kontseilari ohiari fiskaltzak baiezkoa eman dio espetxetik ateraeta ama bisitatzera joateko ospitalera. Espainiako Auzitegi Gorenak hartuko du azken erabakia. Baimena lortuko balu, azken hilabeteetan izandako jarrera politikoagatik kartzelan daudenen artean lehena izango litzateke gisa horretako baimen bat lortzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.