Afganistanen 48 lagun hil dituzte eskola batean

Eskola, atzo. HEDAYATULLAH HAMID / EFE.
2018ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
KABUL. Gutxienez 48 pertsona hil zituzten atzo Kabulgo eskola batean, erasotzaile suizida batek gainean zeraman lehergailua leherrarazi ondoren, Afganistango Osasun Ministerioak jakinarazi zuenez. Eskola hori dagoen auzoko biztanle gehienak xiitak dira, eta erasoak helburu sektarioa izan zezakeela adierazi zuten agintariek. Talibanek ohar baten bidez esan zuten ez zutela zerikusirik atentatuarekin.

Talibanek Ghazni hiriari eraso diote azken egunotan, baina atzo adierazi zuten erretiratu egin zirela. Armada eta Polizia kaleak patruilatzen hasi ziren, eta herritar asko kalera atera ziren. «Hiriak odol usaina du. Jendeak beldurra du borroka berriro hasiko ote den», esan zion Basir Ahmad dendariak AFP agentziari. Kabul eta Kandahar artean dago Ghazni, eta izen bereko probintziaren hiriburua da. Ehunka lagun hil dira sei egunean —NBEren arabera, zibilak 150—. Talibanek Ghazni utzi bazuten ere, Baghlan probintzian 44 soldadu eta polizia hil zituzten atzo.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.