Gehiengoa galdu dute Hezbollahk eta haren aliatuek

2022ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
BEIRUT. Libanoko Hezbollah talde xiitak eta haren aliatuek gehiengoa galdu dute parlamentuan, iragan igandean egindako hauteskundeen ondotik, kaleratutako azken emaitzen arabera. Hain zuzen, Hezbollah buru duen blokeak 61 eserleku lortu ditu, azken bozetan baino hamar gutxiago, eta 65 behar zituzten gehiengoari eusteko. Bestalde, 16 hautagai independentek parlamentuan sartzea lortu dute, 2018ko hauteskundetan baino hamabost gehiagok. Guztira, 128 diputatuetatik soilik zortzi emakume egongo dira parlamentuan, hau da, %6 pasatxo. Abstentzioa, berriz, handia izan da: %59koa.

Gyorgy Holvenyi Europako Batasuneko behaketa misioaren buruak atzo esan zuen bozak «arrakastatsuak» izan direla, «botoak erosteko eta ustelkeriarako praktika orokorrak» egon direla onartu arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.