Gantzen koalizioa garaile Israelen, zundaketen arabera

2019ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
TEL AVIV. Benny Gantz Israelgo armadaren buru ohiaren Urdina Eta Zuria koalizioa litzateke boto gehien lortu duen indar politikoa, atzo gauean argitaratutako zundaketen arabera. Parlamentua berritzeko hauteskundeak egin zituzten Israelen, eta 120 eserlekuetatik 33-37 lortuko lituzke Gantzek, emaitza horien arabera; Benjamin Netanyahu egungo lehen ministroaren Likud alderdia izango luke atzetik, 27-36 diputatu lortuta —30 ditu egun—. Beste inkesta batzuek, berriz, berdinketa iragarri zuten koalizio horren eta alderdi horren artean.

Emaitza ofizialak gaur jakinaraziko dituzte, baina atzo gaueko kalkuluek agerian utzi dute kanpainan esperotakoa: zaila izango dela gobernabidea bermatzea, eta Gantzek zein Netanyahuk beste alderdi batzuen babesa beharko dutela boterean izateko. Parte hartzeari buruzko daturik eman ez zuten arren, espero da zenbaki hori txikia izatea, ideia hori zabaldu baitzen atzo. Netanyahuk, esaterako, honako hau adierazi zuen atzo arratsaldean: «Atera uretatik, bozkatu nire alde».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.