Afganistango Gobernuaren arabera, 68 dira herenegungo atentatuan hildakoak

Berria -

2018ko irailak 13
KABUL. Afganistango Gobernuak atzo emandako datuen arabera, gutxienez 68 pertsona hil eta 165 zauritu zituen suizida batek herenegun Afganistango ekialdean, Nangarhar probintzian. Agintariek azaldu dutenez, ehunka herritar poliziaburu baten dimisioa eskatzeko protestan ari zirela leherrarazi zuen erasotzaileak bere burua. Talibanek ohar batean esan dute ez direla erasoaren egileak. Estatu Islamikoak, berriz, ez du ezer adierazi.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna