Ukrainak ustez eginiko krimenak ikertzen hasi dira

2020ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
KIEV. Donbassko eskualdeari buruzko negoziazioak trabatuta dauden honetan, Errusiak iragarri du Ukrainari egotzitako krimenak ikertzen hasiko dela. Zehaztu zuen 2014tik Kieven aurkako 300 auzi kriminal baino gehiago zabaldu dituela, zibilen aurkako erasoengatik. «Errusiako ikertzaileek hogei buruzagi militar eta 30 brigadaburu identifikatu dituzte zibilen eta oinarrizko azpiegituren aurkako bonbardaketetan nahastuta daudenak», azaldu zuen Svetlana Petrenkok, Ikerketa Batzordeko bozeramaileak.

Adibide zehatzagoak ere eman zituen batzordeko eledunak. Haren esanetan, maiatzean hainbat ikerketa abiatu dituzte Glubokaiako meategien aurkako bonbardaketekin lotuta, eta baita Spartak eta Verjnetoretskoieko erasoengatik ere, zeinetan jende ugari hil edo zauritu baitzen. NBEren datuen arabera, Ukrainan gatazka piztu zenetik (2014), 13.000 pertsona hil dira borroketan. Beste 1,5 milioi, berriz, barne desplazatu bilakatu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.