Monzon, «lasai bizi beharrean bizia eman» zuena

Pako Sudupe, atzo.
Pako Sudupe, atzo. A. CANELLADA / FOKU

Berria -

2018ko ekainak 14
DONOSTIA. Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea. EAJtik HBra: bilakaera politiko-kulturala liburua (Txertoa) aurkeztu du Pako Sudupek (Azkoitia, Gipuzkoa, 1959), Donostian, «duela 40 urteko planteamenduak gaurkoekin alderatzeko, eta Monzon bezalako figura aberats bat gazteek ezagutzeko». Haren konpromisoa nabarmendu du. «Dirua zeukan, baina, lasai bizi beharrean, bizia eman zuen abertzaletasunaren alde».

Hiru etapa izan zituen Monzonek (Bergara, Gipuzkoa, 1904-1981), Suduperen arabera. Aurreneko 25 bat urteetan etxe giroan izan zen, karlismoaren eta monarkia espainolaren eragin pean. Ondoko mende laurdenean, EAJn eta Eusko Jaurlaritzan kargu «garrantzizkoak» eduki zituen. Eta, hirugarrengo aroan, EAJrekiko kritiko, eta handik at geroago, «libre» zela, harremanak izan zituen ezker abertzalearekin. Beti, euskara ardatz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna