Koronabirusa

Emakumeen aterpetxea itxiko dutela salatu dute

Protesta bat, Barakaldon. M.R. / FOKU.
2020ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
BARAKALDO. Argitan elkarteak salatu du Barakaldoko Udalak (Bizkaia) itxi egin nahi duela apirilean etxerik ez duten zazpi emakumek gaua pasatzeko erabiltzen duten aterpetxea —genero indarkeria jasandako bi daude tartean—. «Non pasatuko dute konfinamendua emakume horiek?», galdetu du.

Horrekin batera, Argitan-ek ohartarazi du COVID-19aren ondorioz larritzen ari direla indarkeria matxista eta emakumeen pobrezia eta prekaritatea. «Bakartzea kalteak eragiten ari da emakumeen lan baldintzetan, bizi kalitatean eta indarkeria matxista jasateko arriskuan», erantsi du. Era berean, azaldu du lan baldintza txarrak dituzten emakumeak gehiengoa direla estrategikotzat hartu diren sektoreetan, hau da, osasungintzan, hezkuntzan, adinekoen zaintzan eta janariaren banaketan.«Arlo horietan, langileek aurre egin behar diote lana galtzeari edo egoera arriskutsuetan egoteari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.