Arriolaren arabera, 2027rako bukatuko dute 'euskal Y'-a

Bilboko eta Gasteizko AHTaren sarbideak ez leudeke epe horren barnean, Jaurlaritzako sailburuaren hitzetan

AHTaren lanak bukatu gabe, Astigarragan, 2019ko uztailean. GORKA RUBIO / FOKU.
2021eko martxoaren 19a
00:00
Entzun
ASTIGARRAGA. Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuaren arabera, «2026 bukaerarako edo 2027 hasierarako» egonen da bukatua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatzen dituen AHT abiadura handiko trenaren zatia: euskal Y-a, alegia. Arriola Astigarraga eta Hernaniko (Gipuzkoa) AHTaren lanetan izan zen atzo, eta han egin zituen adierazpenok.

Sailburuak erran duenez, Espainiako Gobernuak AHTaren proiektua Europako funtsen barnean sartu izanak «berretsi» egiten du «ortzi muga» hori, funts horiek 2026a baitute proiektuak martxan jartzeko epemuga. Bilboko eta Gasteizko AHTaren sarbideak ez leudeke ordurako bukatuak, ordea, Arriolaren hitzetan ez baitira sartzen «zerumuga» horretan: «Tramitazioak egiteke daude».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.