Egiptoren laguntza jasoko du Libiako Gobernuak, miliziei armak kentzeko

Berria -

2014ko abuztuak 26
KAIRO. Egiptoko Gobernuak «ekinbide» bat abiatuko du aurki Libiakoari laguntzeko. Sameh Xukri Atzerri Gaietarako ministroak jakinarazi duenez, Libiako armada berrantolatu eta miliziei armak kentzeko hainbat neurri onartuko dituzte inguruko herrialdeek. Muammar Gaddafi agintetik kenduz geroztik, hainbat gatazka armatu sortu dira Libian, eta haiek baretzeko asmoa du Kairok.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna