Soralucek ekoizpen planta berri bat ireki du Bergaran

Portal Factory izena du lantegiak, eta bederatzi milioi euroko inbertsioa izan du. Ikerketak pisua izango du.

Soraluceko langile bat makina bat gobernatzen. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
2019ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
BERGARA. Danobat taldeko Soralucek beste fabrika bat dauka Euskal Herrian, Bergaran, eta dagoeneko sei dira. Mondragon korporazioko makina-erreminta ataleko etxeak bederatzi milioi euroko inbertsioa egin du Bergaran Portal Factory zabaltzeko, belaunaldi berriko makina handiak egiteko lantegia. Neurri handiko piezak mekanizatzeko makinak egiten ditu Soralucek Bergaran, ekoizpenerako ahalmen handikoak. Portal Factoryk 9.000 metro koadroko azalera dauka, eta hamazazpi metroko altuera; 80 tona arteko pisua mugitzeko garabi bat hartzeko gai izan da, eta, horri esker, Soralucek urrats handi bat egingo du bere makinen neurriari dagokionez. Soraluceko zuzendari Rafael Idigorasek azaldu du inbertsio honekin «muturreko teknologiadun makinak egiteko beharrari» erantzungo diotela, industria gero eta gehiago eskatzen ari delako ahalmen handiko makinak. Dena den, Portal Factory ez da ekoizpen zentroa izango soilik, neurri handiko makinen ikerketa proiektuak garatuko baitira han, «neurri handiko mekanizatuan urrats gehiago egiteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.