Brusela-Londres negoziazioak, datorren astean

2020ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
BRUSELA. Europako Batasunaren eta Erresuma Batuaren merkataritza harremana finkatzeko negoziazioak datorren astelehenean hasiko dira. Txandaka elkartuko dira Londresen eta Bruselan. Urrirako lortu nahi dute akordioa, urte amaierarako parlamentuen oniritzia jaso dezan.

Erresuma Batuko Gobernuak uko egin dionez parte hartzeari Europako Batasuneko merkatu bakarrean eta aduana batasunean, merkataritza librerako akordio bat lortu nahi dutela diote bi aldeek. Baina ez da erraza izango, EB beldur baita Londresek ez ote dituen osasun, ingurumen eta lan baldintzen inguruko arauak malgutuko, merkeago ekoitzi ahal izateko. Horregatik, itun bat egiteko baldintza gisa jarri dio arauetan«antzeko jokalekua» izan beharko dutela bi eremuek. Gainera, gogorarazi dio urrian Boris Johnsonek hitzeman zuela Irlanda iparraldearen eta hegoaldearen artean ez zela muga gogorrik izango. Halaber, EBk nahi du bere arrantzaleek Ingalaterrako eta Eskoziako uretan arrantza egiten jarraitu ahal izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.