Kultur diziplinetan dagoen genero arrakala aztergai

2019ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
KULTURGINTZA.Genero programak eta politikak Kulturan jardunaldia egin zuten atzo Donostiako Miramar jauregian, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatuta. «Diziplina guztietan, ikasten ari diren pertsonen %70 emakumeak dira, baina kultur enpresa eta erakundeetako zuzendaritzetan, %37 bakarrik dira andreak», adierazi zuen bertan Ainhoa Novo EHUko irakasleak.

Novok hainbat datu nabarmendu zituen. Bat, emakume gutxien musikagintzan dagoela (%56). Dantza arloan, berriz, konpainiak diru laguntza publikoen mende daudela %66an, eta gizonek zuzendutako konpainiek 3,07 emanaldi dituztela batez beste, eta emakumeek zuzendutakoek, berriz, 2,09. Antzerkian, «emakume autore gutxi dago, autopertzepzioak eta ikusgai izateak dakartzan zailtasunek eraginda, batez ere», eta aktore emakumezkoek zailtasun gehiago dute beren ibilbideari eusteko. Literaturan, fikzio lanen %37,5 emakumeek idatziak dira, «belaunaldi eta genero aldaketa bat» gertatzen ari den arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.