Hezkuntza itunaren aldeko akordioa lortu dute Nafarroan

Irakasleen lan baldintzak murrizketen aurreko egoerara lehengoratzea onartu dute gobernuak eta sindikatuek

2018ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Hezkuntza itunaren alde agertu dira Nafarroan LAB, CCOO, ANPE eta UGT sindikatuak; hortaz, hezkuntzako mahai sektorialaren gehiengoaren babesa lortu du. Adierazi dutenez, itun horrek «hezkuntza publikoko irakasleen lan baldintzak hobetzen ditu».

Ituna abuztuaren 24an sinatuko dute Nafarroako Gobernuarekin. Steilas eta Afapna sindikatuek jakinarazi dute aurretik iragarriko dutela alde edo kontra dauden. ELAk, aldiz, adierazi du ez duela ituna babestuko.

Itunak 2018-2022 urteetako lan baldintzak ezartzen ditu, eta bi dokumentuk osatzen dute: batetik, irakasleen lan baldintzei buruzkoa; bestetik, ikastetxeen funtzionamendua egokia izateko baldintzak arautzen dituena. Itunaren helburu orokorra da irakasleen lan baldintzak lehengoratzea; hau da, murrizketak egin aurretik zuten egoerara itzultzea.

Hobekuntza horien artean daude, besteak beste, 55 urtetik gorako irakasleen lan orduak murriztea, eta irakasleen eta eskolako langileen ordezkapenak egiteko sistema azkartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.