Histamina intoxikazioak 111 ikasleri eragin zien

2021eko urriaren 30a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak jakinarazi duenez, joan den astean hainbat ikastetxetako jangeletan egon zen histamina kutsatzeak hogei ikastetxetako 111 ikasleri eragin zien.

Hogei ikastetxe horietatik hamazazpi Gipuzkoan daude, eta hiru, Bizkaian. Horietan 1.705 ikasle daudela azaldu du Bildarratzek, kutsatzearen tamaina mugatzearren, nahiz eta ez duen zehaztu haietatik zenbatek erabiltzen duten jangela zerbitzua. Esan du, ordea, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan dauden 84.300 ikasleetatik ia herenek erabiltzen dutela jangela zerbitzua: 33.000 ikaslek.

Histamina kutsatzea hegalaburra eta tomatea zekartzan plater baten ondorioz gertatu zen. Bildarratzek azaldu du lehen intoxikazioen berri izan bezain laster identifikatu zutela zer sortatakoak ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.