Berrikuntzaren euskal sare bat abiaraziko dute aurten

Mondragon Korporazioak, Aernnovak, IK4k, ITP Aerok eta Tecnaliak fabrikazio aurreratua sustatuko dute

2019ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
DONOSTIA.Fabrikazioaren sektorea lehiakorragoa, iraunkorragoa eta produktiboagoa izan dadin, EIT Manufacturing egitasmoa abiarazi du Europako Batzordeak. Europako 50 enpresa eta zentro teknologikok baino gehiagok parte hartuko dute, eta egitasmoak berrikuntza sare espezifiko bat izango du Euskal Herrian, Aernnova, Mondragon Korporazioa, IK4 Research Alliance, ITP Aero eta Tecnaliaren eskutik. Haiek osatuko duten partzuergoa arduratuko da Europako hego-mendebaldeko ekoizpen aurreratuko proiektuez, prestakuntzaz eta ekoizpen jardueraren dinamizazioaz eta finantzaketaz. 2019. urtea amaitu aurretik izango da martxan, eta hamabost milioi euro baino gehiagoko aurrekontua izango du.

Europaren bultzadaz sortuko den euskal berrikuntza sare berriak, beraz, produktu berriak sortzen eta garatzen lagunduko die enpresei. Aurreikusi dute EAEko industria enpresen erdiek baino gehiagok horretaz baliatzeko aukera izango dutela. EIT Manufacturingen euskal sareak hainbat erronka izango ditu; hasteko, industriaren digitalizazioa bultzatzea eta ekoizpen arinagoa, malguagoa eta ingurumenaren eta gizartearen ikuspegitik iraunkorragoa lortzea. Hala, kalitatezko lanpostuak sortzen lagunduko duela uste dute parte hartzaileek, eta, orobat, ikasleak prestatzen, pertsona talentudunak erakartzen, eta enpresen, zentro teknologikoen, unibertsitateen eta inbertitzaileen «berrikuntza ekosistemak» sortzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.