Berrikuntzaren euskal sare bat abiaraziko dute aurten

Mondragon Korporazioak, Aernnovak, IK4k, ITP Aerok eta Tecnaliak fabrikazio aurreratua sustatuko dute

Berria -

2019ko urtarrilak 10
DONOSTIA. Fabrikazioaren sektorea lehiakorragoa, iraunkorragoa eta produktiboagoa izan dadin, EIT Manufacturing egitasmoa abiarazi du Europako Batzordeak. Europako 50 enpresa eta zentro teknologikok baino gehiagok parte hartuko dute, eta egitasmoak berrikuntza sare espezifiko bat izango du Euskal Herrian, Aernnova, Mondragon Korporazioa, IK4 Research Alliance, ITP Aero eta Tecnaliaren eskutik. Haiek osatuko duten partzuergoa arduratuko da Europako hego-mendebaldeko ekoizpen aurreratuko proiektuez, prestakuntzaz eta ekoizpen jardueraren dinamizazioaz eta finantzaketaz. 2019. urtea amaitu aurretik izango da martxan, eta hamabost milioi euro baino gehiagoko aurrekontua izango du.

Europaren bultzadaz sortuko den euskal berrikuntza sare berriak, beraz, produktu berriak sortzen eta garatzen lagunduko die enpresei. Aurreikusi dute EAEko industria enpresen erdiek baino gehiagok horretaz baliatzeko aukera izango dutela. EIT Manufacturingen euskal sareak hainbat erronka izango ditu; hasteko, industriaren digitalizazioa bultzatzea eta ekoizpen arinagoa, malguagoa eta ingurumenaren eta gizartearen ikuspegitik iraunkorragoa lortzea. Hala, kalitatezko lanpostuak sortzen lagunduko duela uste dute parte hartzaileek, eta, orobat, ikasleak prestatzen, pertsona talentudunak erakartzen, eta enpresen, zentro teknologikoen, unibertsitateen eta inbertitzaileen «berrikuntza ekosistemak» sortzen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna