Dimititu egin du Herbehereetako Atzerri ministroak, Putinez gezurra esateagatik

Berria -

2018ko otsailak 14
AMSTERDAM. Halbe Zijlstra Herbehereetako Atzerri ministroak dimisioa eman zuen atzo, Errusiaren inguruan gezurra esateagatik. 2015ean adierazi zuen Errusia Handia —Ukrainatik Kazakhstanera— osatzeko asmoa entzun ziola Vladimir Putin Errusiako presidenteari, 2006an egindako bilera batean; ordea, oraingoan aitortu du norbaitek kontatu ziola. «Ez naiz oso inteligentea izan», aitortu zuen atzo.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna