Kontzentrazio esparruetan egon zirenei omenaldia

2021eko ekainaren 13a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiak II. Mundu Gerran kontzentrazio esparruetara deportatu zituzten laurogei gipuzkoarrak omendu zituen atzo. Aldundiaren egoitzan egindako ekitaldian egon ziren laurogei horien familietatik 27. Markel Olano ahaldun nagusiaz gain, ekitaldian izan ziren Etxahun Galparsoro eta Florentino Mariñelarena. Galparsorok kontzentrazio esparruetara deportatu zituzten 253 euskal herritarren ikerketa egin du, eta Mariñelarena La Ilusion kolektiboko kidea da.

Olanok esan zuen laurogei gipuzkoar horiek nazien izugarrikeria jasan zutela eta horri gero, zigor gehigarri gisara, aitortzarik eza gehitu zitzaiola. Ekitaldiarekin, aldundiak «isiltasun horrekin hautsi eta Gipuzkoako deportatuen memoria aldarrikatu» nahi izan du.

Gipuzkoarrak bi txandatan iritsi ziren nazien esparruetara. Lehenengoan, II. Mundu Gerra hasi berritan, mendebaldeko frontean preso hartu zituzten soldadu gipuzkoarrak izan ziren. Bigarrengoan, gerra aurreratua zela, Frantzia okupatuan erresistentzia ekintzetan atxilotutakoak izan ziren, Olanok azaldu zuenez. «Bi kasuetan, 36ko gerraz geroztik sortu zen Espainiako erregimenak bazekien zer gertatzen ari zen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.