Su-etena adostu dute Yemen hegoaldean

2020ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
SANA. Yemengo Gobernuak eta herrialdearen hegoaldeko talde independentistak su-etena adostu zuten atzo. Bi aldeek elkarrizketa mahaira itzultzea hitzartu zuten, talde independentistek uharte estrategiko bat eskuratu ondoren. Saudi Arabian hasiko dituzte negoziazioak berriz ere, joan den azaroan sinatu zuten Riadeko ituna betetzeko.

Hitzarmen horretan, herrialdeko eragin eremuak banatu zituzten Saudi Arabiaren aliatu den Yemengo Gobernuak eta Arabiar Emirerri Batuen babesa duten hegoaldeko talde independentistek. Akordioa apurtutzat jo zuten joan den apirilean, independentistek Yemen hegoaldeko lurraldeen autonomia aldarrikatu zutenean eta erdialdeko probintziak bereganatzen hasi zirenean. Larunbatean, Socotra uharte estrategikoa kontrolpean hartzea lortu zuten.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.