Juan Carlos Unzuek alboko esklerosi amiotrofikoa du

Juan Carlos Unzue. ANGEL DIAZ / EFE.
2020ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
FUTBOLA.«Otsailean alboko esklerosi amiotrofikoa diagnostikatu zidaten. Nire gorputz adarretan eragiten ari da, eta horrek entrenatzaile izateko baldintzatzen nau. Baina beste lehentasun batzuk ditut orain; beste erronka bat dut aurrean». Horrela jakinarazi du Juan Carlos Unzue Osasunako atezain izandakoak AEA gaixotasuna duela. Bi arrazoi aipatu ditu horren berri emateko. «Albistea eman ezin izan diedan lagun eta ezagunek jakitea nahi nuen; eta, batez ere, gaixotasuna ikusgai jarri nahi nuen». Buruz «indartsu» dagoela adierazi du. «Gaixotasunarekin bizitzen ikasten ari naiz. Zorte handia izan dut orain arte eduki dudan bizimoduarekin».

Hilabete hauetan, beste gaixo askoren laguntza izan du, kontatu duenez. «Bizitzeko gogo handia dutela erakutsi didate, eta egokitzeko eta egoera zailak gainditzeko gaitasuna. Bizitzea merezi du, baita dena eraitsi egingo dela dirudienean ere». Zientzialarien eta sendagileen lana goraipatu, eta ikerketarako dirua eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.