Ekaingo margoen kalkoak ikusgai, 50. urteurrenean

2019ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
LABAR ARTEA. 1969ko ekainaren 8an, Andoni Albizurik eta Rafael Rezabalek labar artea topatu zuten Ekaingo haitzuloan (Deba, Gipuzkoa). Aurkikuntzaren 50. urteurrenean, lehen aldiz ikusgai jarriko dituzte bertako margoen kalkoak, Jose Migel Barandiaranen eta Jesus Altunaren lantaldeek eginikoak. Hormetako figura nagusiak ageri dira kalkoetan, 40 guztira. Erakusketa ibiltaria izango da, eta Debako Agirre jauregian izango du abiapuntua.

Ez da, ordea, urteurrena ospatzeko prestatu duten ekitaldi bakarra, hamaika jarduera izango baitira urte osoan. Ekitaldi nagusia ekainaren 7an egingo dute, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Ekainen eta Ekainberriko erreplikan lan egin duen jendea omenduko dute, eta musika, dantza, hitzaldiak eta dokumentalak izango dira. Martxoan Danbolinzulo haitzulora (Zestoa) talde txikietan bisitak egiteko aukera ere ez dute baztertu. Halaber, ekainean X. Ekainfest jaialdia egingo dute, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.