Behin erabiltzen diren plastikoen debekua, 2020an

2019ko uztailaren 11
00:00
Entzun
BAIONA. Datorren urtetik aurrera, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan debekatuta egongo da erabilera bakarra duten plastikozko produktuak saltzea: neurriak, besteak beste, ostatuei eragingo die, ezin izango baitituzte plastikozko ontzi eta platerak erabili, horiek gero ez badituzte berriz erabiltzen. Frantziako Gobernuaren ekonomia zirkularrerako egitasmoan azaltzen den neurrietako bat da hori. Legea 2020ko martxoan egingo diren udal hauteskundeak baino lehenago onartzea aurreikusten du gobernuak.

Horrez gain, herritarrek diru sari bat jasoko dute berrerabilgarriak diren plastikozko produktuak birziklatzera eramanez gero. Aldiz, saltokiek debekatuta izango dute saldu ez dituzten plastikozko produktuak suntsitzea. Gehiagotan erabil ez daitezkeen plastikozko produktuei dagokienez, berriz, fabrikatzaileek edota banatzaileek hartu beharko dute horien ardura, eta produktu horien konponketa sustatu beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.