Bake Bideak konferentzia bat egingo du legelariekin, Parisen

'Zigorraren zentzua bakearen ondoren' leloa izango du hilaren 13ko saioak; ETA osteko garaia aztertuko dute

Berria -

2018ko abenduak 5
BAIONA. Bakea Euskal Herrian Parisko legelarien batzordeak eta Parisko abokatuen bazkunak, Bake Bidearen sostenguarekin batera, konferentzia bat antolatu dute bihar zortzirako, Frantziako hiriburuan. Parisko abokatuen kolegioaren etxean izango da saioa, 19:00etatik 22:00etara, Zigorraren zentzua bakearen ondoren lelopean.

Serge Portelli legelariaren eta Anaiz Funosas Bake Bideko presidentearen sarrerako hitzen ostean, lehen hitzaldien txanda izango da. Gaia: ETA erakundearen eta errepresioaren bilakaera historikoa. Xavier Crettiez Zientza Politikoetako irakasleak ETA: erakunde armatu baten historia soziala izango du hizpide; Emmanuel Pierre Guittet Zientzia Politikoetako doktoreak, ETAren kontrako errepresioa; eta Paco Etxeberria auzi medikuak, Torturaren praktika euskaldunen kontrako espaƱol prozeduretan.

Bigarren gaia ETAren desegitearen aurrean erabaki judizialak: posible al da bilakaera bat? izango da, eta Jean Paul Cere Zuzenbide Penaleko Frantziako Elkarteko presidentea mintzatuko da: Frantziako praktika judizialean ETAren desegitearen kontuan hartzea.

Mahai inguru bat izango da ondotik; besteak beste, Michel Tubiana Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidenteak eta Xantiana Cachenaut abokatuak hitz egingo dute. Philippe Texier magistratuak egingo du bukaerako hitzaldia.

Iazko abenduaren 9an Bakea Euskal Herrian: orain presoak lelopean manifestazio bat izan zen, Parisen, Ipar Euskal Herriko hainbat eragilek sustatua.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna