GASTEIZ. Udaltzaingoak 23 urteko gazte bat atxilotu zuen herenegun Gasteizen. Pertsona batek 092 telefono zenbakira deitu zuen, gizon bat emakume bati eraso egiten ari zela ohartaraziz. Orduan, udaltzainak hara joan ziren. Ohar bidez jakinarazi dutenez, gizonak esan zien ez zela ezer gertatu, baina lekuko batzuek baieztatu egin zuten erasoa. Indarkeria matxista leporatuta atxilotu zuten mutila.
Bestalde, herenegun Bilbon atxilotutako gizonezkoa behin-behinean espetxeratzeko agindua eman zuen atzo Emakumeen kontrako Indarkeriaren 1 zenbakiko Auzitegiak. Bikotekidea hiltzen saiatzea egotzi diote. Bilboko Udalak adierazpen bat atera du erasoa Ā«irmotasun osozĀ» gaitzetsiz, eta iragarri du herri akusazio gisa aurkeztuko direla. Gainera, mugimendu feministako kideek elkarretaratzea egingo dute gaur, 18:30ean, Enkarnazio plazan.
Gizon bat atxilo bikotekideari eraso egitea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu