Bizkaiko H&M-n greba utzi dute, akordioa lortuta

2019ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
BILBO. Bizkaiko H&M-n akordioa lortu dute langileek eta enpresak, eta bertan behera utzi dute egiten ari ziren greba. Lau dendetan larunbatero ari ziren grebak egiten, eta akordioa lortzeko «giltzarri» izan direla esan du ELAk, ohar baten bidez.

Urtarrilaren 9an jakinarazi zuen H&M kate suediarrak Barakaldoko Max Centerren duen arropa denda itxi egingo zuela, Espainiako laurekin eta Galiziako batekin batera. Barakaldoko dendari dagokion erregulazio txostena tokian tokiko gehiengo sindikalaren arabera negoziatzeko eskaera egin zuen ELAk, baita lortu ere —Bizkaian, bost ordezkari ditu ELAk, hiru CCOOk eta bat LABek—.

Akordioa asteartean lortu zuten bi aldeek. Hemeretzi langile Bizkaian H&M-k dituen beste hiru dendetan jarriko dituzte, Zubiarte, Ballonti eta Artea merkataritza zentroetan, hain zuzen ere. Gainerako hamazazpiei kalte-ordainak emango dizkie:45 eguneko soldata lan egindako urte bakoitzeko. Grebaren helburuak bete direla uste du ELAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.