Israelek 1.200 etxebizitza lizitatu ditu Jerusalemen

2020ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
JERUSALEM. Israelek Jerusalem ekialdeko lurralde okupatuetan eraikitzeko 1.200 etxebizitzaren lizitazioak publiko egin zituen herenegun, Givat Hamatos kokalekuan. Proiektuaren arabera, eraikitze lan horiek bi auzo palestinarren artean egingo lirateke, eta biak bakartuta utziko lituzkete.

Shalom Ajshav gobernuz kanpoko erakundeak salatu zuenez, plan horiek bi estatuko irtenbidearen «aurka» egiten dute. Lizitazioak duela hamar urte onartu zituzten, baina eten egin zituzten Barack Obama AEBetako presidentetzan egon zen bitartean. Joan den urtean jarri zituzten berriz martxan tramiteak, eta iragan asteburuan lizitazioak publiko egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.