Preso kurdu batek bere burua hil du protesta ekintza gisa

Astebetean, lau militante presok beren buruaz beste egin dute Turkiako Errepublikako espetxeetan.

2019ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
ANKARA. Turkiako Errepublikako espetxeetan preso zeuden lau militante kurduk beren buruaz beste egin dute astebeteko epean. Medya Cinar izan da azkena; atzo hil zuen bere burua, Mardingo espetxean, Kurdistanen. Hilaren 17an gertatu zen halako lehenengo suizidioa, eta iragan den asteburuan izan dira beste biak. Firat agentziaren arabera, guztien arrazoia izan da protesta egitea Abdullah Ocalan PKK Kurdistango Langileen Alderdiko liderrak Imraliko espetxean pairatzen duen bakartze egoeraren aurka.

Kurdistango hainbat eragilek halako suizidioak ez egiteko eskatu diete militante presoei; besteak beste, Ocalanen bakartzearen aurka gose greban ari den Leyla Guven parlamentariak —140 egun daramatza—.

Siriako Kurdistanen, berriz, iragan asteburuan EI Estatu Islamikoari menpean zuen azken eremua kendu ondoren, hango gobernu autonomoak eskatu du nazioarteko auzitegi bat eratu dadila EIko kideak epaitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.