Errusiak «marra gorriak» berretsi dizkio NATOri

2021eko abenduaren 1a
00:00
Entzun
MOSKU. Errusiak ez du onartuko Ukrainan NATOren armak eta soldaduak pilatzea, Vladimir Putin Errusiako presidenteak atzo Mendebaldeko aliantza militarrari ohartarazi zionez. Nabarmendu zuen hori «marra gorria» zeharkatzea litzatekeela, eta Errusiak «erantzun» egin beharko lukeela.

Ukrainan dagoen tentsioaren erantzule egin zuen Putinek NATO, haren presentzia militarra Errusiaren mugetara hedatzeagatik. Zehazki, egotzi zion Errumanian eta Polonian ezarriak dituen defentsa sistemen antzekoak Ukrainan ere finkatzea. Salatu du azpiegitura horiek erasorako ere erabil daitezkeela eta Mosku minutu gutxiren buruan bonbardatzeko gai liratekeela. «Mehatxatzen gaituztenen pareko mehatxua sortu behar izan dugu», adierazi zuen Errusiaren misil hipersonikoei erreferentzia eginez.

NATOk Atzerri ministroen bilkura hasi zuen atzo Rigan, Errusiak Ukrainari eraso eginez gero horrek sortuko lukeen egoera aztertzeko. Antony Blinken AEBetako Estatu idazkariak ohartarazi zuen «edonolako eraso berri batek ondorio larriak» izango dituela Errusiarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.