Bilbao Basket-Baskonia lehen derbia urriaren 13an, Miribillan

Bilboko taldeak Tenerifen hasiko du liga, irailaren 24an; Gasteizkoak, aldiz, etxean, Estudiantesen aurka, 25ean

2019ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Bilbo Basketek eta Baskoniak urriaren 13an jokatuko dute lehen derbia, Bilbon, ACB ligako laugarren jardunaldian, eta itzulikoa martxoan, 26. jardunaldian. ACB ligako zozketa atzo egin zuten, eta Bilbo Basketek Baskoniak baino lehenago ekingo dio ligari. Bilboko taldeak Teneriferen pistan jokatuko lehen partida, irailaren 24an, asteazkenean (22:00). Baskoniak, berriz, hurrengo egunean hartuko du Estudiantes, Buesa Arenan (19:30).

Sasoi honetan, ordutegi berriak egongo dira asteburuetan jokatzen diren jardunaldietan. Larunbatetako partidak 18:00etan eta 20:30ean jokatuko dira. Igande goizekoak, berriz, 12:30ean edo 13:00etan, eta arratsaldekoak, 17:00etan, 18:30ean, eta 20:00etan. Azken denboraldietan bezala, hiru jardunaldi egongo dira Gabonetan, abenduaren 22, 29 eta urtarrilaren 6ko asteburuetan. Ligako azken jardunaldia —Bilbo Basketek Tenerife hartuko du, eta Baskonia Joventuten pistan ariko da— maiatzaren 10ean jokatuko da, eta ondoren hasiko dira kanporaketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.