Erdoganek ohartarazi du Zipren ere abia ditzakeela ekintza militarrak

Berria -

2018ko otsailak 14
ANKARA. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak atzo ohartarazi zuen Zipren eta Egeoko itsasoan ere abia ditzakeela ekintza militarrak, bere herrialdearen interesak «babesteko». «Afrinen [Siria] bezala, gure eskubideak defendatzeko prest gaude», azaldu zuen. Ankara gatazkak izaten ari da Zipreko Errepublikarekin, Europako zenbait enpresa gasa ateratzen ari baitira Egeoko itsasotik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna