Artola, Masterseko finalaren atariko partidan, bihar

2021eko irailaren 18a
00:00
Entzun
PILOTA. Iñaki Artolak Gasteizen jokatuko du bihar, ia lau hilabetez min hartuta egon ondoren (17:00, ETB1). Aurrelariak Beñat Rezustaren aurkako buruz buruko finalerdian hartu zuen min, eskuin sorbaldaren atzealdeko muskulu zabalean, eta uko egin zion finala jokatzeari. Artolak Ander Imaz izango du bikotekide jaialdiko lehen partidan, eta Joseba Ezkurdia eta Xabi Tolosa aurkari. Jarraian jokatuko da Masterseko finala: Aimar Olaizola eta Jose Javier Zabaleta, Danel Elezkanoren eta Jon Mariezkurrenaren kontra. Ligaxkan ez ziren elkarren aurka aritu. Izan ere, Elezkano II.a min hartuta zegoen, eta Victor Estebanek ordezkatu zuen. Olaizola II.a-Zabaletak 22-15 irabazi zuten, Donostian. Azken aldaketei esker, Ogetaren edukieraren %75 bete ahalko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.