Basterretxearen obrak, parez pare legebiltzarrean

Zuhaitz forma du. EUSKO LEGEBILTZARRA.
2021eko ekainaren 25a
00:00
Entzun
ARTEA. Nestor Basterretxearen Gernikako Arbolari omenaldia eskultura Eusko Legebiltzarrean egongo da ikusgai aurrerantzean, Gasteizen. Egurrezko hainbat blokez osatua dago, eta zuhaitz formako pieza handi bat da: ia hiru metro garai da, eta 600 kilo pisatzen du. Donostiatik lekualdatu dute, Gureak elkartearen egoitzatik. Kutxa Fundazioak hamar urterako laga dio obra. Legebiltzarraren 40. urtemugaren harira ikusgai dagoen Izaro-Nestor Basterretxea erakusketaren barruan kokatu dute eskultura; izan ere, 1983az geroztik Bilkura Aretoan dagoen Izaro obraren jarraipena da. Modu horretan, bi eskulturak bata bestearen bueltan, espazio berean Ā«elkarrizketanĀ» jarri nahi izan dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.