Bakegileak, Eusko Jaurlaritzaren bertsioaren aurka

2019ko urriaren 24a
00:00
Entzun
BAIONA.Eusko Jaurlaritzak ETAren armagabetzean eta desegitean izandako eginkizunaren deskribapena eta balorazioa txostena aurkeztu zuen joan zen astean Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzak, eta Bakegileak «guztiz kontra» daude desarmatzeari buruz eman duen bertsioarekin. Zehazki, gai horretaz jaurlaritzarekin izandako harremanak eta bilerak aipatzen diren zatian, azalpenak «modu trukatuan eta okerrean» azaltzen direla esan zuten atzo arratsaldean, ohar baten bidez, Mixel Berhokoirigoinek eta Jean Noel Txetx Etxeberrik, bakegileen izenean. «Historiaren berridazketa bat baino ez da, gezurrean oinarritua eta guztiz interesatua», nabarmendu dute, eta iragarri dute aurrerago emango dutela jaurlaritzarekin izandako bilkuren berri.

ETAren armagabetze prozesuari buruzko dokumentuan, Eusko Jaurlaritzak azaldu du bakegileekin «harreman tirabiratsua» izan zuela lehendakaritzak, eta, bakegileek haren «babes itsua» nahi zutelakoan, «informazio lausoa» ematen zietela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.